Zu ZEU
zara

Nor ez da Gorka Matxinbarrena?

Ez naiz jorratuak dauden bideak ibiltzea gustatzen zaion gizona. Betiere pertsonei bideraturik, sormena bizi honetako ibilbidea hobetzeko bitarteko ezin hobea dela uste dut.

Nere Biografia.

Betidanik egon da kirola nire ibilbide pertsonalari atxikia. Betidanik amestu eta pentsatu dut pertsonei ongizate fisiko nahiz mentala lortzen lagunduko dien jarduera batean. Betidanik uste dut kirola ez dela obsesio bihurtu behar, modu horretan ezingo bait da ez osasungarri ezta jasangarri izan. Bilaketa honetan proposamen ugari probatu ditut eta gehiengoak bezala fondoko kirolean jardun naiz. 2010 urte inguruan entrenamendu gurutzatua ezagutu nuen eta egiten nituen kiroletarako prestakuntza bezala probatzen hasi nintzen.
Bilaketa autodidakta honetan CrossFit-a aurkitu nuen eta inguruan inork jarduten ez zuenean, , bereziki momentu hartan zeuden proposamenak kontuan hartuta, entrenatzeko modu berri bat eskaintzen zuela iruditu zitzaidan. Horregatik, nire hirian, Euskadi eta inguruko eremu zabal batean, diziplina honi lotutako lehen gimnasioa martxan jarri nuen.
Beste behin esperientzia itzela izan zen. Esperientzia honek, ezer ez dela betirako eta pertsona sortzaile eta ebolutiboa naizela erakutsi zidan. Disziplina honek, nigan pertsona nahiz entrenatzaile bezala txertatuak dauden gauza on asko ditu.
Nire bilaketa prozesuak eta azken urtean bizi izan ditudan bizi-esperientziek pertsona bezala haztea ahalbidetu dute. Hobetu ditzakedala hausnartu dudan eremuen ikasketa eta formakuntzari ere denbora eskaini ahal izan diot.
Honegatik guztiagatik eta pilatutako bizipen eta ezagutzengatik egunero gehiago jakin nahi dudala dakit. Guzti honen ondorioa ZEU zara.
Pertsonei laguntzeko modurik zintzoena proposamen aske eta ebolutibo bat sortzea dela uste dut. Harreman eta gertutasunari dagokionez, kantitatea baino kalitatea lehenetsi eta bakoitzaren bertsiorik onenerako bidean bakoitzak bere prozesu paregabe eta esklusiboa eraikitzea da.

Horregatik sortu dut
ZEU

BIDEA GOZATZEN hasi nahi duzu?

ZEU zu zauden tokian dago

Zure etxean entrenatu nahi baduzu, bidailatzen baldin baduzu eta zure bidaietara moldatzen den entrenamentua behar baldin baduzu, zure ZEUa zurekin doa

ZEUren estudiora etor zaitezke, Donostiako Pio Baroja kiroldegian eta gure instalazioen erosatunaz eta baliabidetaz gozatu, ZEUre gunea da

Harremanetarako

trainingdonostia@gmail.com

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera 7:30-tatik 22:00-tara.
  • Larunbatak 9:00-taitk 22:00-tara.
  • Igandeak 9:00-taitk 14:00-tara.

Kokapena

ZEU-PIO BAROJA

Pio Baroja Pasealekua, 47
20008 Donostia

Gozatu ZEUre bidea

Entrenatzeko sistema berdin batek zergatik balio behar du danontzako?
ZEU, zure bizitzan oinarritutako entrenatzeko sistema