Gozatu
ZEURE bidea

ZEU bezalakoa den entrenamendu-metodoa

Pertsona bakoitza ezberdina da. Zergatik izango da beraz, entrenamendu-sistema berdin bat guztientzat baliagarria? Hori da ZEU sortzeko arrazoia. Helburua zeure bizitzan oinarritutako entrenamendu-metodoa sortzea da.

ZEU mundu guztiarentzat da

Niretzat zentzua duena zuk lan fisikoaz eta prozesuaz gozatzea da. Zeure prozesuaz. Gutako bakoitzak entrenamendura bizi-egoera eta itxaropen propioekin iristen da. Pertsona guztiek dute ZEUn lekua, izan ere, pertsona bakoitzarentzat ZEU ezberdin bat baitago.

ZEU banakakoa da

Gu bion artean zeure eguneroko ohituretara moldatuko den banakako PROZESU bat sortuko dugu. Ohikoa da ariketa fisikoa lanaren aurretik edo ondoren egiten den ekintza bezala ulertzea. ZEU, jarduera fisikoa eta eguneroko bizitzako jarraibide osasungarriak integratzeko sortua dago.

ZEU zeurekin aldatzen da

Zeure banakako entrenamendua diseinatua duzun momentutik, aske eta arduradun zara. Nahi baduzu hobetuko duzu, nahia baduzu igoko da intentsitatea, nahi baduzu igoko da maiztasuna. ZEU bideaz gozatzeko pentsatua dago. Ni bide-lagun izango nauzu.

ZEU metodo bat da

Nire proposamenaren oinarria erresistentzia-entrenamendua, gaitasun aerobikoaren garapen iraunkorra eta mugimenduaren kontrola dira. Baina, bai modu nahiz mailan, norbanakoaren ikuspuntura moldatuak. Zeure egoera eta aurrerapenaren ebaluazio metodikoak zehaztuko du zeure bilakaera. Eskarmentuak erakutsi didan muga bakarra pertsona bakoitzarentzat jasangarria eta positiboa dena da. Hobeto esanda ZEUretzako jasangarria eta positiboa dena.

BIDEA GOZATZEN hasi nahi duzu?

ZEU zu zauden tokian dago

Zure etxean entrenatu nahi baduzu, bidailatzen baldin baduzu eta zure bidaietara moldatzen den entrenamentua behar baldin baduzu, zure ZEUa zurekin doa

ZEUren estudiora etor zaitezke, Donostiako Pio Baroja kiroldegian eta gure instalazioen erosatunaz eta baliabidetaz gozatu, ZEUre gunea da

Harremanetarako

trainingdonostia@gmail.com

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera 7:30-tatik 22:00-tara.
  • Larunbatak 9:00-taitk 22:00-tara.
  • Igandeak 9:00-taitk 14:00-tara.

Kokapena

ZEU-PIO BAROJA

Pio Baroja Pasealekua, 47
20008 Donostia

Gozatu ZEUre bidea

Entrenatzeko sistema berdin batek zergatik balio behar du danontzako?
ZEU, zure bizitzan oinarritutako entrenatzeko sistema