ZEU
Balioak

Balioak

ZEUre entrenamendua sortzeko ZEUre buruari entzutea da garrantzitsuena, ideiak oso argi izanik

1

PAREGABEA

Entrenamendu programa bat burutuko duen pertsonan pentsatuz sortu behar dela uste dut. Ikuspegi honek, bidea zeuretzat sortu dela jakinda, jardueraz gehiago gozatzera eramango zaitu. Honek, ebaluazio jarrai batekin batera, plana zeure gorputzaldi, zeure bilakaera eta zeure egoera pertsonalera moldatzea ahalbidetuko dit.

PERTSONALIZATUA

ZEU kontsulta eta ebaluazio batekin hasten da. Honen ondoren, zeure entrenamendua eta aholku batzuk aurre-idatziko dizkizut. Behin abian, aldizkako ebaluazio etengabeak zeure bilakaera pertsonal eta etengabea finkatuko du. Helburu nagusia zeure bideaz gozatzea da.

2

3

MALGUA

Gure lan eremuan ia egun osoan zehar izango duzu erabilgarri. ZEU-ekin zeure saioak berehala modu autonomoan antolatzeko aukera izango duzu. Jarduera fisikoaz hobekien datorkizun orduan gozatu dezazun.

EGOKITUA

Pertsona bakoitzak bere bizi-egutegia du. Eta ez da berdina egunaren lehen orduan edo azken orduan entrenatzea. Ez da gauza bera egunero edo astean bitan entrenatzea. ZEU-ekin zeure entrenamendua zeure antolaketara egokitu dezakezu eta nik guztia bat etor dadin, laguntzaile lana izango dut.

4

5

ETENGABEKO EBALUAZIOA

Elkar ezagutu ondoren, banakako entrenamendu plana prestatu eta berehala hobekien datorkizuna ebaluatu eta okerren datorkizuna egokitzen joango naiz. ZEU zeurekin bilakatzen joango da.

LAGUNTZA

Entrenamendu fisikoa zeure ZEU-aren zati bat baino ez da. Ongi izan eta zeure bideaz gozatzeko, beste hainbat gauza zaintzea da zentzuzkoena. “Oinarrizko Bizi-Lerroak” bezala izendatzen ditugun, atsedena, elikadura, arnasketa kontzientea, etab. Nire proposamenak entrenamendua guzti horren zati baten barnean ulertzen du, zeure bizitzan ezin hobeki integratua.

6

7

BALIO GEHIGARRIKO EDUKIAK

Ongizatea entrenamendutik haratago doa. Horregatik, tarteka nire eskarmentu eta jakin nahitik apalki sortutako balio gehigarrizko edukiak eskainiko dizkizut. Bizitza osasungarriago eta asetuago baterako bidea aberastuko duten baliabideak izango dira.

ASKATASUNA

ZEU no entiende de clases. Tu trabajo lo marcas tú e irá cambiando según decidas modificar las rutinas, la intensidad o la frecuencia. Porque a esta alturas, tú ya sabes que si no lo haces tú, nadie lo hará o si prefieres ir en solitario o en compañía. Con ZEU tú decides.
ZEU-k ez ditu klaseak aintzat hartzen. Zeure lana zeuk markatuko duzu, eta errutinak, intentsitatea eta maiztasuna aldatzea erabakitzen duzun heinean, lana ere aldatuko da. Dagoeneko badakizu zuk egiten ez baduzu ez duela beste inork zeuregatik egingo, badakizu bakarrik edo konpaian egitea nahiago duzun. ZEU-rekin zuk erabakitzen duzu.

8

BIDEA GOZATZEN hasi nahi duzu?

Gozatu ZEUre bidea

Entrenatzeko sistema berdin batek zergatik balio behar du danontzako?
ZEU, zure bizitzan oinarritutako entrenatzeko sistema